martes, 2 de mayo de 2017

NOAH




Nola erori zen Obelix txikitan Druidaren pertz barrura
Irakurri dudan liburuak Nola erori zen Obelix txikitan Druidaren pertz barrura titulua dauka eta René Goscinnyk idatzi du.

Marrazkiak Albert Uderzok egin ditu.

Istoria honen protagonistak Asterix eta Obelix dira eta Obelix Druidaren pertz baten barrura jausten dela gertatzen da. 

Txikitan klaseko adiskideek beti adarra jotzen zioten, baina Asterixek babesten zuen Obelix. Obelixek  ez zuen borrokatzea gustoko eta beti irribarrez zegoen. 

Egun batean, Asterixek ideia bat izan zuen, Obelixek edabe magikoaren apurtxu bat edatea buruan zeukan. Orduan herriko aitak borrokatzen zeundenean Asterix Obelixekin Druidaren txabolara joan ziren. Baina Obelixek gora bultzatu zuenean, berak edabe magikoa edateko, Obelix barrura jausi egin zen. Aitek borrokatik bueltatu zirenean ikusi zuten Obelixek edabe magiko guztia edan zuela. Baina gero adiskideek ez zioten adarra jotzen oso indartsua bihurtu zelako.

Pertsonalki, liburu hau gomendatzen dut istorio zoragarria eta interesgarria iruditzen zaidalako eta irudiak oso politak direlako.