jueves, 6 de octubre de 2016

OIER





OTSOA

Otsoak ugaztun haragijaleak dira. Belarri zorrotzak, mutur luzea eta hortz indartsuak ditu animaliak harrapatzeko eta jateko. Animalia buru-argi eta gogorra da.. Oso garatuta ditu zentzumenak, batez ere, usaimen ona eta gauez ikusteko gaitasuna.

Otsoak altzeak, untxiak, oreinak edo basurdeak jaten ditu. Taldeka bizi dira, horregatik, taldeka ere ehizatzen dute. Bikote nagusia izaten da erreproduzitzen dena, bikote handi eta indartsuena. Otsoak hiru kumetik zortzira izan ditzake. Ugaztunak direnez, hilabete batez esnea ematen die. Haragijale hauei ikaragarri gustatzen zaie jolastea. Bata bestearen atzetik korrika eta lurrean bueltaka aritzen dira. Garbitzeko, ibaietan bainatzen dira.

Nagusia nor den adierazteko, buztana gorantz eta burua tente eramaten du. Otsoak bere lurrak markatzen ditu bere usainarekin eta egunero zaintzen ditu bere eremuak beste otsoek bertan animaliak ez harrapatzeko. Bakarrik hurbiltzen da gizakiok bizi garen inguruetara janaririk gabe geratzen denean.