martes, 11 de octubre de 2016

GORKA

KIRIKIÑOA
 Kirikiñoa animalia ugaztuna da,1kg pisatzen du, gutxi gora behera.  20cm neurtzen dute  helduek,eta jaioberriak 5cm. Bere arantzek 2cm neurtzen dute. Ugaztun hau mundu osoan dago, baina hemengoa, europako kirikiñoa da.  

Resultado de imagen de kirikiñoaTrikua (kirikiñoa) arratsaldean ikus daiteke, baita ere gauean ehizatzera irtetzen denean, eguna lotan pasatu ondoren. Intsektujale honek sudurra lurraren arrasean duela intsektuak jaten ditu,  zentzu ikus ezinei jarraituz.Beldarrak, bareak eta lur zizareak ere gogoko ditu. Topatzen duen guztia jaten du.

Animalia hauxe arriskua hautematean,trikua biribildu egiten da. Orduak eta orduak egon daiteke horrela. Sudurra baino ez du ateratzen arnasa hartzeko. Sei mila arantza zorrotzen aurrean animaliak kikildu egiten dira.

Negua hibernatzen pasatu  ondoren,Udaberrian ugaltze garaia heltzen zaie. Kirikiño kumeak maiatzan jaiotzen dira. Hilabete bat dutenean ehizatzera irtetzen dira amaren atzetik.