EUSKALDUN BAT MARTEN
Arratsalde baketsu batean soinu berezi bat entzun zen Zarauzko Santa Barbara mendi gainean, eta gero argi distiratsu itsugarri bat jaitsi zen goitik behera. Horrela heldu ziren martiatarrak Euskal Herrira ovni eder batean.
Mutiko euskaldun bat eraman nahi zuten Martera. Eta Unai mutil ausartak, bere burua eskaini zuen Marteko gizon txiki haiekin joateko, baina urte beterako bakarrik, gero aitarekin eta amarekin bizitzera itzuli nahi zuen eta.